ONGI ETORRIAK EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIRA




EIBARKO IKASTOLAKO LIBURUTEGIAREN BLOGA IREKI DUGU.

BERTAN IPUINAK IRAKURRI, LIBURUEN BERRI IZAN ETA GURE KANPAINAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.






LIBURU LAGUNAK: GOMENDIOAK

NIRE LIBURU LAGUNA:

Kaixo, ni Aitor Elkoroberezibar naiz, 4.Ako ikaslea.  GERONIMO STILTONen  "Viaje en el tiempo" liburua irakurtzea gomendatzen dizuet, oso dibertigarria delako. Abentura bati buruz doa: Lehenengo Geronimo eta bere familiakoak  Dinosaurioen garaira doaz, gero Egiptora eta azkenik Erdi Arora, eta bidai horretan abentura asko daude eta gauza asko ikusi zuten pertsonaiek.
Irakur ezazue ondo pasatzea nahi baduzue.


NIRE LIBURU LAGUNA:

Ni Libe Arribas naiz eta 4.A gelan nabil.
Nire liburu laguna Nur eta herensugearen tenplua da. Liburu hau liluragarria eta abenturazkoa delako gomendatzen dizuet irakurtzea. Baina liburuaren erdialdetik edo, bildur pixka bat ere ematen dizu.
Nur Txinara joaten da bizi izatera. Han lagun asko egiten ditu eta haietako bat Guo guo deitzen da. Nur lagun batzuekin  Herensugearen tenplora joaten da eta laberinto batean galtzen dira. Zazpi ate pasatu behar dituzte ateratzeko eta horretarako abentura pila bat bizitzen dute.
Egilea Toti Martínez de Lezea da.




NIRE LIBURU LAGUNA:

Ni Jon Erkiaga naiz eta 4.An ikasten ari naiz.
Harry Potter eta sorgin-harria aukeratu dut eta J.K.Rowling da liburuaren idazlea.
Harry Potteren liburua   gustokoa dut interesgarria delako eta abenturazkoa ere bai.
Familia batek ume bat eduki zuten eta beste familiak ere beste bat baina beraiek ez zekiten umea eduki zutela eta kezkatuta zeuden. Umeak, Harry zuen izena eta Potter abizena.
Egun batean, gaizto batzuk Harry Potterren aita eta ama hil zituzten eta bere osaba eta izebarekin bizi izan zen.
Harry Hogwarts eskolan onartu zuten . Han benetako lagunak egin zituen eta magia ikasi zuen. Eta bere ahalmen miresgarriei esker aztia bihurtu zen.

Ipuin hau irakur ezazue ondo pasatzea nahi baduzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario